Jaurlaritzako Justizia Sailburu Joseba Azkarragaren ustez PSOE PPk abiatutako "liskarraren bideari" jarraipena ematen ari da. "Zuzenbidezkoa deitzen den estatu batean iritzi politikoak jazarri eta kriminalizatzea onartezina" dela esan du.
PSOEk helegitea jartzeko fiskaltza "estutu gabe" jokatuko zuela uste zuela esan du, eta egungo Espainiako Justizia ministro Lopez Aguilarren adierazpenek "Michavillarenak" gogorarazten dizkiotela azpimarratu du.
"Liskarraren bidean" jarraitzea leporatu dio Azkarragak PSOEri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu