Lokarriren hitzetan, "inoiz ikusi gabeko aukera" ireki da

2011ko urtarrilaren 11
19:03
Entzun
Lokarriren iritziz ere, ETAk atzo aldarrikatu zuen su-etena "oso urrats garrantzitsua da". Paul Riosek gaur egin duen agerraldian, "inoiz ikusi gabeko aukera" dela esan du, eta atzera buelta zaila duela esan du. Horregatik, "egoera usteltzen utzi aurretik", nazioarteko taldeari lehenbailehen martxan jartzeko eskatu dio.

Hiru dira Lokarrik gaur etorkizunera begira jarri dituen erronkak, eta horietako lehena da su-etenaren egiaztapena abian jartzea. Nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duen erabakia zela jakinarazi zuen ETAk atzo, eta erakunde armatuak hori zorrotz bete behar duela esan du Riosek, "erabakiaren aldebakartasuna argitzeko".

Beste bi erronkak Espainiari jarri dizkio Lokarrik, batean ezker abertzaleak sustaturiko alderdi politiko berria legeztatzeko eskatuz, eta bestean Espainiako Gobernuak su-etenari erantzun egokia ematea eskatu duelako: "Bere estrategia aldatu behar du Gobernuak, bakerako bidea erraztuz, eragozpenak jartzeari utziz".

Ezker abertzaleak indarkeriari uko egin diola frogatutzat eman du Lokarrik, eta bere ekimena ETAren erabakian erabakigarria izan dela argudiatzen du, eta erakunde armatuak ezker abertzalearen apustua bere egin duela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.