Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak EAJri berriz ere Arrasaten (Gipuzkoa) EAE-ANV alkatetzatik kentzeko zentsura mozioa babesteko eskatu dio. "Orduan baino ez du egingo benetan atzera", adierazi du Lopezek gaur, Bilbon. "Hori da guk EAJri beste edozertarako exijitzen dioguna".
ETA gaitzetsi ezean, EAE-ANVk ordezkariak dituen erakunde eta udaletxeetan mozioak aurkeztuko dituela iragarri zuen atzo Iñigo Urkullu EAJk EBBko presidenteak, eta horri "lehen pausoa" deritzo Lopezek.
Lopez: "Arrasateko zentsura mozioa babestea da EAJri beste edozertarako exijitzen dioguna"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu