Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak gaur Madrilen esan duenez, Eusko Jaurlaritzak urrian egin nahi duen galdeketa "ez da egingo, ez delako legezkoa, zilegi eta posible". Espainiako "Zuzenbide Estatuak" galdeketa "galarazteko nahikoa tresna" dauzkala uste du Lopezek. Kontsulta hori "erridikulua" dela dio, "eta ez da beharrezkoa".
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak osatutako erkidegoa "zuzendaritza aldetik umezurtz" dago, PSE-EEko buruaren iritziz, eta EAEko hurrengo hauteskundeen ondoren lehendakari bera izango dela uste du.
Lopez: "Galdeketa ez da egingo, ez delako legezkoa, zilegi eta posible"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu