POLITIKA

Lopez Garridok ziurtatu du PSOEk ETArekin ez duela akordiorik egin

2006ko uztailaren 10a
15:33
Entzun
“Gobernu demokratiko batek ez du talde terrorista batekin akordiorik egingo”, esan du Diego Lopez Garrido Diputatuen Kongresuko PSOEren ordezkariak. Bake prozesurako “bideak eta mugak” zein diren argi daudela nabarmendu du gaur Menendez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean (Santander, Espainia). Garak gaur Gobernu espainiarrak eta ETAk otsailean “konpromiso” batzuk hartu zituztela kaleratu du eta horren harira egin ditu adierazpen hauek Lopez Garridok. Gobernuak “legeak eta Konstituzioa” errespetatuko dituela esan du, eta ez duela Alderdien Legea gaindituko.

“Terrorismoak ez du prezio politikorik”, adierazi du PSOEko ordezkariak. Espainiako Parlamentuak eta Gobernuak, baita Espainiako presidenteak ere horrela erabaki dutela gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.