Lopez: "Hezkuntza eta ikerketan murriztea herriari bere etorkizuna ukatzea da"

2012ko maiatzaren 31
16:49
Entzun

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren esanetan hezkuntza, ikerketa eta berrikuntzan murriztea herriari "bere etorkizuna ukatzea da". Hala adierazi du Createch Medical enpresako instalazioetan (Mendaro, Gipuzkoa) egindako agerraldian.  

Lehendakariak azpimarratu du elkarlana dela "Euskadiren benetako baliabidea" eta horregatik, hezkuntza, ikerketa eta berrikuntzako sektoreetan inbertitzearen alde hartu duten apostua "garbia eta luzarokoa" dela berretsi du. Espainiako Gobernuak iragarritako murrizkek "euskadiko ereduarekin bat ez datozela" gaineratu du Lopezek; "ezagutza eta espezializazioa ereinez bakarrik izan gaitezke lehiakor". 

PSE-EEren gobernuak bide hori hartu duela esan du Lopezek eta aurreratu aurten BPGaren %2a baino gehiago bideratuko dutela I+G+Bra.  

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.