Lopezek "adostasuna badago" Gernikako Estatutua "berritzeko" konpromisoa hartu du

2009ko otsailaren 13a
18:11
Entzun
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiaren eta EAEko lehendakaritzarako hautagaiak gaur Gernikako Estatutua "berritzeko" prest agertu da, "baldin eta desberdinen artean akordioa berreskuratzeko adostasuna" badago.

Sozialisten hautagaiak Gernikako Juntetxean egindako ekitaldi politikoan parte hartu du, Javier Rojorekin, Jesus Egigurenekin, Rodolfo Aresekin eta Jose Antonio Pastorrekin batera. Bertan eman duen hitzaldian autogobernua babestu du eta horretarako arrazoiak zein diren azaldu ditu. Era berean, "batasunerako eta elkarrizketa eta akordioen politiken garai berri bati ekiteko beharra" dagoela azpimarratu du.

"Euskadi Kosovoren eta Montenegroren ispiluan begira dadin nahi dute batzuek, baina nik Euskadik Espainia anitzari eta gero eta batuagoa dagoen Europari begira diezaion nahi dut". Lopezek gaineratu du, "Autonomia Estatutua erabakitzeko eskubidea bermatzen duen tresna" dela.

"Herrialdeak aurrea egin dezan, mundu guztia hobe bizi dadin, demokratak batzeko, askatasunak bermatzeko, segurtasuna, garapena eta ETAren terrorismoaren deslegitimazio etikoa, politikoa eta soziala bultzatzeko" nahi duela autogobernua azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.