Estrasburgok Parot doktrinaren gainean hartuko duen erabakia onartzeko deia egin dio Espainiako Gobernuari, eta eskatu dio utz dezala albo batera "ingeniaritza juridikoa" —Espainiak esan zuen doktrina baliogabetuz gero, horretarako prest zegoela—.
"Orain dela asko, lehendakari nintzenean esan nuen Espainian espetxe politika ezberdin bat aplika zitekeela, eta ez legea ez betetzen, hori betetzen baizik. Legeak ahalbidetzen du presoen gerturatze eta gizarteratzea, eta hori tresna politiko bat da garai berri honetan laguntzeko", azaldu dio Lopezek Europa Press agentziari.
Esan du "talde terroristarekin negoziatu gabe" alda daitekeela espetxe politika. "Egin daiteke, eta egin behar da", gaineratu du. Espainiako Gobernuari aldaketarako deia egitearekin batera, gogorarazi du "lehen eta oinarrizko erantzukizuna" ETAren inguruak duela.