Auzitegi Nazionala

Lopezen ustez epaileak "zuzen" jokatu du egoera berriaren aurrean

2006ko martxoaren 30a
17:19
Entzun
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak gaur adierazi duenez, konfidantza osoa du justiziaren independentzian. Lopezen ustez, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionalek epaileak "zuzen" jokatu du ETAren su-eten iragarpenaren ostean zabaldu den "egoera berriaren argitan". Sozialistek "beti bezala, onartzen eta errespetatzen ditugu justiziaren erabakiak", gaineratu du."Hartutako neurria guztiz bat dator zuzenbidearekin eta legezkotasunarekin".

Lopezen hitzetan duela aste pare bat "zentzua izan zezakeen Otegi espetxera joateak, epailearen hitzetan, ihes egiteko arriskua zegoelako". PSE-EEko idazkari nagusiarentzat une honetan egoera hori "ez dago mahai gainean eta beste era bateko neurriak har daitezke".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.