Lufthansako beharginek bertan behera utzi dute greba

2010eko otsailaren 23a
15:04
Entzun
Negoziazioak bideratzen hasteko helburuarekin, Lufthansa hegazkin konpainiako langileek bertan behera utzi dute atzo hasitako greba. Enpresako nagusiek auzitara jo zuten, eta bi aldeek adostu dute greba bertan behera utzi eta negoziazioei ekitea. Lanera itzuli dira beharginak, baina, Lufthansako arduradunen arabera, ostirala izango da hegaldi guztiak normaltasunez egin ahal izaterako.

Lufthansako grebak arazoak eragin zituen atzo Loiuko aireportuan (Bizkaia). Alemaniarako sei hegaldietatik bost bertan behera geratu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.