Lurra sareak zoriondu egin ditu Eusko Legebiltzarrean Garoña berriz irekitzearen aurka agertu diren alderdiak — PPk gaur egin du aurka, lehen aldiz—. "Hobe berandu, inoiz baino", esan du sareak.
Hala ere, uste du beharrezkoa dela mahai gainean "tresna errealak" jartzea Garoñaren behin betiko itxierarako. Horregatik, elkarrekin aritzeko deia egin die alderdi, sindikatu eta gizarte eragileei, eta elkarrekin bide orri bat zehaz dezatela eskatu die.