ETA-ren adierazpena-Erreakzioak

Madrazo: "ETAk bere jarrera faxista erakutsi du, non eta zein hil erabakitzen duelako"

2004ko otsailaren 18a
16:02
Entzun
EB-IUko koordinatzaile Javier Madrazoren arabera, ETAk kaleratu duen agiriak "ETAren jarrera diktatorial eta faxista erakutsi du, non eta non ez eta zein eta zein ez hil zen erabakitzen duelako".

"ETAk giza eskubideei dien mespretxua erakusten du agiriak, bizitza eta askatasun eskubideei, batik bat", azpimarratu du Madrazok.

Halaber, ETAren agiria hauteskunde bezperetan etortzeaz ez da harritu Madrazo, "kanpaina erdian protagonista izan nahi duelako, agenda politikoa baldintzatzeko interesa duelako, eta gizarteak sistematikoko ukatzen dion protagonismoa berreskuratzeko interesa duelako".

EB-IUko koordinatzailearen esanetan, "PPren tesia goratzen du agiriak Carod-Rovira eta ETAren arteko bilerari dagokionez, eta PPk eta ETAk berak duten espiral gaixoa elikatzeko baizik ez du balio".

"Espiral horrek euskal gatazka luzatzea besterik ez du bilatzen", esan du Madrazok, eta horren bidez, "PPk errentagarritasun politikoa eta elektorala bilatzen du, eta ETAk bere biziraupena bermatu nahi du", azpimarratu du.

Madrazoren ustez, ETAren iragarpenak "ETAk PPri itzuli dion kontrapartida da, Carod-Rovirarekin bildu ostean ez zutelako ETAren zuzendaritza atxilotu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.