3 urterekin, Eulatera (Nafarroa) joan zen bizitzera, eta hango frontoian hasi zen esku pilotan jokatzen. Hain gustuko zuela ikusita, 8 urterekin Lizarrako San Miguel klubean eman zioten izena gurasoek. 14 urterekin, ordea, esan zioten hobe zuela uztea, gainontzean, eskuak hondatuko zitzaizkiola. Lau urtez jokatu gabe egon zen. Adon Larrionen eskutik itzuli zen San Miguel klubera. Baina, orduan, frontenisean eta trinketean aritzeko. Ordutik, ibilbide oparoa izan du. Zazpi Munduko Txapelketatan parte hartu du, eta beste hainbeste domina lortu. Hiru aldiz gailendu da trinketeko Munduko Kopan. Hainbat aldiz irabazi ditu Euskadiko eta Nafarroako txapelketa. Iaz, Nafarroan jokatzen diren bost txapelketetatik lautan gailendu zen. 2010eko Paueko Munduko Txapelketako pilotari onena izendatu zuten, eta, 2011n, Nafarroako emakume kirolari onena.
Beasain, Gipuzkoa, 1973
Maite Ruiz de Larramendi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu