Manifestazioan parte hartzeko deia egin du LABek

2006ko abuztuaren 23a
18:21
Entzun
Herritar talde batek ostiralerako Bilbon deitu duen autodeterminazio eskubidearen aldeko manifestazioarekin bat egin du LAB sindikatuak. Konponbide prozesua “egoera larrian” dagoela esan du LABek, eta herritarrek bake prozesuan parte hartzea “ezinbestekoa” dela.

Alderdien Legearen gainean, Batasunari legearen oinarriak exijitzea “xantaia” dela adierazi du LABek. Halaber, PSOEren jarrera salatu du sindikatuak, eta “prozesu demokratikoa” inoiz baino gehiago babesteko eskatu die eragile politiko, sindikal eta sozialei, baita herritarrei ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.