Manifestaziora deitu dute gaurko Arrasaten

2013ko urriaren 18a
11:23
Entzun

Fagor Etxetresnak kooperatibaren egoera latzak gogor astindu du Arrasateko herri osoa, eta bereziki bertan lan egiten dutenen familiak eta lagunak. Gaurko manifestaziora deitu dute Fagorreko langile bazkideek, gertatzen ari denaren inguruan haserrea adierazteko eta kooperatiba aurrera atera dadila eskatzeko.

San Andresko lantegitik abiatuko da martxa, eta Olandixon bukatu. Tristeziak hartu du herria, Arrasateko kooperatibismoaren ikurra kolokan dagoela eta. Horregatik, manifestazio jendetsua espero da Arrasaten. Euskal Herriko kooperatibismoaren sinboloa da Arrasate, eta herriaren barruan Fagor da izaera hori modu argienean ordezkatzen duena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.