Manifestaziora deitu dute legez kanporatzeen kontra protestatzeko

2008ko otsailaren 8a
19:11
Entzun
EHAK eta EAE-ANVren jarduera eten dutela salatzeko, manifestazio antolatu dute datorren iganderako alderdi horretako hainbat hautetsik. Bilbon egingo da manifestazioa, igandean; 12:00etan abiatuko da Aita Donostia plazatik, eta Euskal Herriaren eskubideen alde. Salbuespen egoerari stop izango du lelo.

"Gerra estrategia" aurrera eramatea leporatu diote PSOEri, legegintzaldia "ustezko bakea" eskainiz hastea eta "gerra estrategiarekin" amaitzea.

Beren jarduna eten arren, martxoaren 9ko hauteskundeetan "boto independentista" egotea bermatuko dutela ziurtatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.