Euskal presoen eskubideak defendatzeko eta espetxe politika salatzeko, mobilizazioak egingo dituzte gaur, Egin Dezagun Bidea ekimenak deituta, Euskal Herriko hondartzetan eta errepideetan. Egin Dezagun Bidearen ustez, "oinarrizko eskubideak urratu eta Euskal Herrian sortu den egoera politiko berriak behar dituen neurrien kontrako norabidean dagoen espetxe politika amaitzeko indar metaketa ezinbestekoa da".
Horregatik, Donostiako kaleetan egingo den manifestaziorako deia egin du irailaren 17rako, Eskubide guztiekin, euskal presoak Euskal Herrira, Egin Dezagun Bidea lelopean.