Generalitateko presidente Artur Mas atxilotzeko eskaera egin dio Espainiako Fiskal nagusiari Manos Limpias sindikatuak. Izaera plebiszitarioa duten hauteskundeak deitzeagatik egin du eskaera, legeari iruzur egin diola argudiatuta.
Manos Limpias-eko Miguel Bernard idazkari nagusiaren aburuz Zuzenbide Estatuaren kontrako "atentatu" bat dira irailean Katalunian deitu dituzten hauteskundeak, "otsailaren 23ko estatu kolpearekin edota martxoaren 11ko atentatuekin konparagarria".