Mansur barne eta defentsa ministroekin bildu da

2013ko uztailaren 6a
15:58
Entzun

Adli Mansur Egiptoko behin-behineko presidentea Abdel Fatah al Sisi defentsa ministro eta armadaren buruarekin eta Mohamed Ibrahim barne ministroarekin bildu da. Egiptok bizi duen egoera aztertu dute, Mursiren aldeko eta kontrakoen artean izandako istiluen ondorioz 30 pertsona eta milatik gora zauritu izan ostean.

Ez da Mansurrek eginiko bilkura bakarra izan. Mohamed El Baradei Bakearen Nobelarekin ere bildu da (Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako zuzendari ohia ere bada, eta trantsizioko gobernuaren gidari izan daitekeela diote informazio agentziek). Bilera horretan zeuden, baita ere, Abdel Moneim Abul Futuh islamista moderatua eta Galal Morra, Al Nur alderdi salafistako idazkari nagusia.

Mahmud Abdelmeguid fiskal orokorrak Anaia Musulmanen hiru buruzagiren hamabost eguneko atxiloaldi prebentiboa agindu du: Helmi al Gazar, Mohamed al Omda (diputatu ohia) eta Abdel Menem Abdel Maqsud (taldearen abokatua). Armen erabilera bultzatzea, ekintza bandalistak, agintariekiko erresistentzia eta Kairoko Unibertsitateko inguruan manifestariak hil izana leporatzen diete hiruei. Fiskaltzak Torako kartzelan galdekatu zituen hiruak, Hosni Mubarak diktadore ohiaren erregimeneko karguak atxilotuta dauden kartzelan, hain zuzen ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.