Kataluniari buruzko ETA-ren adierazpena-Erreakzioak

Maragallen ustez ETAren adierazpena “bonba-mezua” da, eta Terrorismoaren Aurkako Hitzarmena “indar demokratiko guztiei” zabaltzeko eskatu du

2004ko otsailaren 18a
16:40
Entzun
ETAren adierazpenaren kariaz, deklarazio instituzionala egin du Pasqual Maragall Kataluniako Gobernuko presidenteak. ETAren erabakia “bonba-mezua” dela esan du Maragallek, zehazki, “ETAk Kataluniaren kontra eta Espainiako herrien elkarbizitzaren aurka igorri duen bonba-mezua”.

Hori dela eta, eskaera zehatz eta irmoa egin du: PPk eta PSOEk adostu zuten Terrorismoaren Aurkako Hitzarmena berritzekoa, eta itun horretan indar demokratiko guztiak saratzekoa. “Bihotzetik eskatzen dut Kataluniatik Terrorismoaren Kontrako Hitzarmena berritu dadila. Berritu dadila indar demokratiko guztiak sar daitezen; guztiak.”, azpimarrratu du. Kataluniako presidenteak onartu du hauteskunde bezperako garaia izanik zaila izango dela alderdi politikoak ados jartzea, baina ETAri aurre egitekotan ariketa hori egitea ezinbestekoa dela iritzi dio. “ETAk ez al du adostasunerako zailtasun hori behin eta berriz erabiltzen demokraten arteko akordioa apurtzeko? 2000.ean ez al zuen hala egin? Ez al du horixe egiten segitu? Ez al garakonturatzen gure arteko zatiketak arnasa ematen diola izuari’ Beraz, Kataluniako indar politiko gutiei eskatzen diet arbuio eta laztura bera adieraz dezatela, eta herritarrek eskatzen duten zein ETAk suntsitu nahi duen debate demokratikoaaurrera eramateko borondate bera ager dezatela”, adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.