Marixol Iparragirre Fresnesko espetxeko erietxera eraman dute

2005eko urriaren 21a
19:16
Entzun
Marixol Iparragirrek gose eta egarri greba abiatu zuen iragan larunbatean, Marseillako espetxean pairatzen dituen "errepresio neurri gogorrak salatzeko". Osasunez okerrera egin du, eta gaur Fresnesko (Paris) espetxeko erietxera eraman dutela jakinarazi du Etxeratek. Gainera, bihar arte ez dutela ezer gehiago jakingo salatu dute, bihar bisita egin arte.

Marseillako espetxeko leihoan etengabe kaputxadun polizia armatuak dituela, espetxeko hesia handitu egin dutela eta ordu erdiko patioa bakarrik duela salatzeko hasi zuen protesta presoak. Iparragirre eta Mikel Albisu —bere bikotekidea— urriaren 13an eraman zituzten Muret-Seysses-etik Marseillara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.