Marlaskak Otegiren aurkako auzia berriro ireki du, fiskalaren iritziaren kontra

2007ko ekainaren 1a
15:40
Entzun
Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak berriro zabaldu du, fiskalaren irizpideen kontra, Arnaldo Otegi eta Batasuneko beste 22 kideren aurkako auzia. Ertzaintzarekin tiroketan hildako Arkaitz Otazua etakidearen omenaldian parte-hartzeagatik hasi zuen auzibidea.

Iragan martxoaren 23an prozesua itxi egin zuen Marlaska epaileak, fiskalaren eskaerari men eginda, deliturik zantzurik ez zegoela iritzita. Orain berriro ireki du, ustez etakideari gorazarre egin zioten manifestazioaren grabazioa jasotzean. 2003ko irailaren 20an Bilbon Otegik egin zituen adierazpenak "terrorismoari gorazarrea" izan daitezkeela uste du epaileak. Fiskalak, ordea, auzibidea ixtea eskatu zuen atzo, adierazpenak "ekintza terroristen aldeko argiak" ez direla iritzita.

Batasunaren Mahai Nazionaleko 23 kideri buruzko txostenak eskatu ditu epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.