Javier Maroto PPko Sektore Politikako idazkariorde eta Gasteizko alkate ohiari elkarrizketa egin diote Radio Vitorian, eta errefuxiatuen inguruko adierazpenak egin ditu bertan. Esan du horien artean "gure hirietan bonbak jar ditzaketen jihadista asko" daudela, eta "segurtasun neurriak" hartzea beharrezkotzat jo du.
"Badakigu nola Estatu Islamikoak, milaka giza dramaren artean, beste interes batzuekin datozen eta estrategia terroristaren parte diren pertsonak sartu nahi dituen", adierazi du. Hala ere, lehentasuna "elkartasuna" dela erantsi du.