Berriozar, Nafarroa, 1988

Marta Unzue

2018ko uztailaren 13a
17:18
Entzun

Zelai erdian edo defentsako eskuin hegalean jokatu ohi du. Herrian hasi zen baloiari ostikoak ematen. Berehala nabarmendu zen, eta Osasunak fitxatu zuen. 2003 eta 2006 artean bertan jokatu zuen. Baina Osasunak ez zuen egin Lehen Mailan talde bat osatzeko urratsa. Bartzelonaren eta Athleticen eskaintzak jaso zituen, eta Bartzelonara joatea erabaki zuen Elba ahizpa bikiarekin batera. Han egindako lehen sasoian, Bigarren Mailara jaitsi ziren, baina, ordutik, gora egin zuten. Taldearen profesionalizazioa bizi izan du. 2015etik taldeko kapitaina da. Urte hauetan ondorengo tituluak irabazi ditu: lau Espainiako Liga (2011-12, 2012-13, 2013-14, 2014-15), bost Espainiako Kopa (2010-11 , 2012-13, 2013-14, 2016-17 eta 2017-18) eta Kataluniako zortzi Kopa (2009, 2010, 2011 , 2013 , 2014 , 2015, 2016 eta 2017). Txapeldunen Liga jokatzeko aukera izan du. Juan Carlos Unzue futbolari ohi eta entrenatzailearen eta Eusebio Unzue Movistar taldeko zuzendariaren iloba da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.