Jose Luis Martik Realean jokatuko du ekainaren 30era arte, Sevillak utzita. Realak orduan jokalaria erosteko aukera edukiko du -2010 arteko kontratua du hark Sevillarekin-. Erabakia hartzea "kostatu" egin zaiola aitortu du, baina "ilusioa" daukala "klub historiko batekin [Espainiako Lehen Mailara] igoera lortzeko".
1975eko apirilaren 28an jaio zen Marti, Palma Mallorcan (Herrialde Katalanak), eta euskarri postuan jokatzen du. Mallorcan, Tenerifen eta Sevillan aritu da orain arte. Gaur arratsaldean agurtuko ditu taldekideak.
Realak urtarrilean, hura ez ezik, Fran Merida (17 urte) ezker erdilaria ere ekarri du -lehengo astean-, Arsenalek utzita.
Marti euskarria Realera ekainera arte, Sevillak utzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu