Hauexek dira martxoan eta apirilean Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu eta epaituko dituzten gazteen zigor eskeak:
Martxoak 22: Kale borroka dela eta bederatzi urteko espetxe zigorra betetzen ari diren bi gazteri zortzina urteko zigorra galdegin zien fiskalak pasa den astelehenean egindako epaiketan. Autobus baten aurka molotov koktelak jaurtitzea leporatzen diete bi gazteei.
Martxoak 23: Hiru gazte epaitu zituzten «mehatxu terrorista» delitua leporatuta. Hamabina urteko kartzela zigorra eskatu zuen fiskalak, ustez zinegotzi baten kontrako paperak postontzietan sartzeagatik.
Martxoak 29: Datorren astelehenean lau gazte epaituko dituzte ustez 1998ko maiatzean Ertzaintzaren aurka molotov koktelak jaurtitzeagatik. Hamarna urteko zigor eskaera egin du fiskalak.
Martxoak 31: Hamalauna urteko kartzela zigorra eskatzen dute hiru gazteren aurka. Zulo batean eskuz egiteko lehergailuak prestatzeko materiala izatea leporatzen die fiskalak.
Apirilak 5: Kale erasoak egotzita, lau gazteren aurka zortzina urteko zigorra eskatu du fiskalak.
Apirilak 28-29: Zornotzan kale eraso bat egiteagatik fiskalak hamazortzina urteko zigorrak eskatu ditu sei gazteren aurka.
Epaiketa dataren zain: Ustez Galdakaoko Guardia Zibilaren kuartelari molotov koktelak botatzeagatik, fiskalak 22na urteko zigorra eskatu du hamaika gazteren aurka.
Martxo eta apirileko epaiketak zein zigor eskaerak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu