Mayo: "Konfiantza berreskuratu dut"

2007ko uztailaren 16a
17:08
Entzun
Bigarren egin zuen atzo Iban Mayok Frantziako Tourrean eta hirugarren dago sailkapen nagusian. "Konfiantza berreskuratu dut", esan du gaur. "Banekien ondo etorri nintzela Tourrera, baina hori erakustea falta zitzaidan. Atzoko etaparen ondoren, badakit onenekin egon naitekeela".

Atzoko helburua etapa irabaztea zuela adierazi du, baina sailkapen nagusia ere bazuela buruan. "Ilusioa egingo zidakeen etapa irabazteak, baina ikusi nuenean ezingo nuela lortu, sailkapen nagusian pentsatuz jo nuen erasoa. Sailkapen nagusiari begira ez dut ezer baztertzen, baina badakit Tourrean une onak daudela eta hain onak ez direnak ere bai".

Azken urteetan pattal ibili da Mayo, eta berriro ondo ibiltzea zen haren xedea, "etapa batean ondo aritzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.