Mayor Orejak dio Espainiako Gobernua ETArekin negoziatzen ari dela

2010eko martxoaren 23a
13:13
Entzun
Jaime Mayor Oreja PPko europarlamentariak dio seguru dagoela Espainiako Gobernua ETArekin negoziatzen ari dela eta erakunde armatuak Jose Luis Rodriguez Zapatero espainiar gobernuburuari Espainiako hurrengo hauteskundeak irabazten "lagunduko" diola. "Biak ez dira aurkariak; Espainia ahuldua bilatzen dute".

Barne ministro ohiaren arabera, "gatazkaren konponbide prozesuko bigarren zatia" da gertatzen ari dena, eta "bi data esanguratsu daude: udal eta foru hauteskundeak eta orokorrak. ETA udaletxeetan eta beste euskal erakundeetan egoteko ahalegina egiten ari dira, eta ETAk gero mesedea itzuli egingo lioke Zapaterori, honek irabazteko boz orokorrak".

Executive Forum Españak eta Negocio egunkariak Madrilen antolatutako hitzaldian egin ditu adierazpenok Mayor Orejak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.