Iristearekin batera errepideetan arazoak sortu ditu euri, haize, txingor eta elur ekaitzak. Goizean zehar, Araban eta Nafarroan sortu ditu traba handienak, elurraren eraginez. Araban,Herrera, Opakuako eta Azazetako mendateak itxita egon dira kamioientzat eta ibilgailu artikulatuentzat, eta kateak behar izan dituzte autoek. Urduñan, berriz, ibilgailu artikulatuek debekatua izan dute ibiltzea eta kamioi eta autoek kateak behar izan dituzte dituzte. Araban bertan Altube-Gasteiz arteko errepidean erne gidatzeko eskatu du Ertzaintzak, elurra dagoela-eta. Nolanahi ere, eguerdian ez zegoen biderik itxita.
Nafarroan, Aralarko mendatea itxita dago 10. kilometrotik aurrera, eta Belaguako mendatean kateak behar dira 12. kilometrotik aurrera.
Egunak aurrera egin ahala denboralea indartu egingo dela eta elurra 300 metroraino jaitsiko dela iragarri dute metereologoek.
Oro ohar, errepideetan arreta handiz ibiltzeko aholkatu dute, elurragatik ez ezik, euri zaparrada handiak botatzen ari delako eta haize bolada handiak dabiltzalako.
Mendate batzuen itxiera ekarri du elurraren agerpenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu