Hazparneko (Lapurdi) 36 urteko herritar bat erreskatatu dute Nafarroako larrialdi zerbitzuek Gorramendi mendian. Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, mendizaleak teilaturik gabeko borda batean pasatu du gaua.
Mendizaleak berak deitu zuen atzo gauean larrialdi zerbitzuetara eta Oronozko parkeko (Nafarroa) suhiltzaileak joan ziren haren bila. Lurraldearen orografiak eta borda kopuruak zaildu egin zituen erreskate lanak.
Goizean erreskatatu dute mendizalea, osasunez ongi baina hotzez eta euriagatik bustita.
Mendizale bat erreskatatu dute Baztan bailaran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu