Miguel Sanz: "Ez du jasotzen demokratek eskatzen duten guztia, armak behin betiko uztea"

2006ko martxoaren 22a
13:40
Entzun
Miguel Sanz Nafarroako presidentea ez du asebete ETAren su-eten iraunkorrak: "demokratek" nahi dutena armak behin betiko uztea dela nabarmendu du, eta Nafarroa ez dela trukeko txanpona izango.

Su-etenaren iragarpenak Lisboan harrapatu du Nafarroako presidentea, Frantzisko Xabierkoaren V. mendeurreneko ekitaldietan. Han egin du beraz, lehendabiziko baloraziao. "[ETAren agiriak] ez du jasotzen demokratek eskatzen duten guztia, hau da, armak behin betiko uztea".



Era berean, balizko konponbide prozesu batean Nafarroa ez dela trukeko txanpona izango nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.