"Gure herrian zuzenbide estatuak funtzionatu egiten du eta, beraz, Guardia Zibilak esandakoa zalantzan jartzeko inolako arrazoirik ez dago. [Atxilotuen] Zauriek badute nolabaiteko larritasunik, baina guardia zibilek haiek atzemateko indarra erabili behar izan zuten". Hala esan du gaur Miguel Sanz Nafarroako Gobernuaren lehendakariak Radio Euskadin. Hau da, ez duela uste Igor Portu eta Mattin Sarasola Lesakako (Nafarroa) bizilagunak Guardia Zibilak torturatu egin dituenik.
Donostiako Guardia Epaitegiak ikerketa zabalik du, eta horrekiko "errespetua" duela dio Sanzek. "Guardia Zibilarekiko ere egundoko errespetua daukat". Eta Capbretongo (Frantzia) erasoa ekarri du gogora, aldi berean. "Han ez zen saihetsik hautsi. Han burura tiroak bota zituzten [ETAkoek bi guardia zibilen kontra]".
Miguel Sanzek ez du uste torturatu egin dituztenik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu