Frantziako Poliziak Mikel Ibañez eibartarra atxilotu zuen atzo Parisen, Roissy-Charles de Gaulle aireportuan, Baltasar Garzon espainiar epailearen aginduz, ETArekin zerikusia izatea egotzita, 1988ko hilketa batekin ikustekorik duelakoan. Uruguaitik heldu denean atzeman dute.
Ibañez 1994an Uruguatik Espainiara estraditatu zuten baina, epaitu ondoren, errugabetu egin zuten eta libre utzi. Estradizioren kontra gose greba egin zuen Josu Goitia eta Luis Mari Lizarralderekin. Uruguaiko herritarrek hainbat protesta egin zituzten estradizio horien aurka, eta horietako bat indarkeria handiz eta tiroka sakabanatu zuen Poliziak. Bi gazte hil egin zituzten eta asko izan ziren zaurituak.
Mikel Ibañez atxilotu dute Parisen, Garzonek aginduta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu