Mikel Negrete eta Jose Ramon Arano presoak libre gelditu dira

2010eko abenduaren 30a
14:39
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, libre gelditu dira gaur Mikel Negrete eta Jose Ramon Arano. Biak 2004ko urriaren 3an atxilotu zituen Frantziako Poliziak, Ipar Euskal Herrian egin zuten operazio zabal batean. Geroztik, etxetik ehunka kilometrora egon dira: Arano, Fleuryn eta Tarbesen; Negrete, berriz, Chatearoux, Pau eta Fleuryn.

Azaroan eta abenduan Parisen egindako epaiketan epaitu dituzte biak, beste hainbat euskal herritarrekin batera. Biei zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zien epaileak. Zigorraren dagokien zatia beteta, gaur gelditu dira biak libre.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.