Mikel Uzkudun errugabetu dute, delitu beragatik lehenago epaitu zutelako

2010eko otsailaren 11
18:55
Entzun
ETAri laguntzeaz errugabe jo du Espainiako Auzitegi Nazionalak Mikel Uzkundun presoa. Etakideei Frantziara ihes egiten laguntzea egotzita epaitu zuten, baina epaileek ez dute zigortu. Batetik, ebatzi dute ETAri laguntzeagatik lehenago ere epaitu zutela Frantzian, eta horren zigorra betetzen ari dela dagoeneko. Bestetik, ez dute frogatutzat jo etakideei ihes egiten lagundu zienik. Ustez Uzkudunen laguntza jaso zuen etakideak Poliziaren aurrean egindako deklarazioan esan zuen Uzkudunek lagundu ziola ihes egiten. Baina auzitegian ezetz esan zuen, eta salatu torturapean egindako deklarazioa izan zela Poliziaren aurrekoa. Hala, epaileak ez du frogatutzat jo Uzkudunen parte-hartzerik izan zen edo ez.

2003an atxilotu zuen Uzkudun Frantziako Poliziak, eta 2006an sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten, etakide izatea leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.