Milak lagun ari dira Silvio Berlusconi Italiako Lehen Ministroaren aurkako protestetan parte hartzen. Erroman, Milanen, Palermon, Turinen, Catania, Cagliari eta Barin besteak beste. Ikasle eta langileek bategin dute manifestazio eta protestetan. Erromako manifestazioan 100.000 lagun bildu direla diote ekimenaren antolatzaileek, eta parlamentu ingurua itxita dauka poliziak. Iskanbilak ere izan dira poliziak jarritako muga hori pasa nahian ibili direnekin. Poliziak gogor jo du horien aurka, eta baita egoera grabatu nahian ari ziren kazetarien kontra ere. Barrikadak ere izan dira azkenerako Erromako kaleetan. Iskanbila handiak izan dira Senatuko atarian, Venecia eta del Popolo plazan eta Corso ibilbidean. Zauritu ugari ere izan dira,50 polizia inguru eta ehun manifestaritik gora.
Unibertsitateko eta ikastetxetako 500 ikasle inguruk Palermoko (Italia) "Falcone-Borsellino" aireportua blokeatu dute, Berlusconik hezkuntzan egin nahi dituen aldaketengatik. Milango (Italia) burtsa ere blokeatu dute bertako ikasle batzuek. Parlamentuan ari dira tramitazioak egiten aldaketa hori bideratzeko, eta ikasleek ez daudela ados horrekin adierazi dute.
Milaka lagun atera dira protestak egitera Italian Berlusconiren kontra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu