Mobilizazioak debekatu dituztela jakinarazi diote Bilboko Etxerati
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Bilboko Etxerati adierazitakoaren arabera, hiri segurtasuneko zuzendariak debekatu egin du Oihane Errazkini edozein gisatako omenaldia egitea. Hala, debekaturik daude Oihaneri aipamen egiten dioten edozein mobilizazio zein “espetxeak apurtu” edota “Oihane gogoan zaitugu” bezalako leloak. Bilboko Etxerateko kideak beren dolumina adierazteko eskubidea aldarrikatzen saiatu diren arren, erabakia bere horretan mantendu du Herrizaingo Sailak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu