Mobilizazioak deitu ditu AAMk

2010eko irailaren 29a
17:52
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) mobilizazioak antolatu ditu gaurko operazioa salatzeko. Donostian manifestazioa egingo dute Parte Zaharrean, 20:00etan Konstituzio plazatik abiatuta. Bihar Bulebarretik abiatuko da hango manifestazioa, ordu berean. Villabonan gaur 20:00etan plazatik aterako da manifestazioa.

AAMk "benetako kezka" agertu du atxilotuen egoeraz. "Izan ere, atxilotuak inkomunikaturik daude Guardia Zibilaren eskuetan, eta honek aurten inkomunikatu dituen 28 lagunetatik 24 torturatuak izan dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.