Atzo, Bartzelonako metroan pertsona bati eraso egin zioten bi ultrak, eta gertatutakoa ikertzen hasi dira mossoak.
Beste bidaiari batek grabatutako bideoan argi ikusten da zer gertatu zen. Espainiako selekzioaren elastikoa zeraman gizonezko batek buruarekin jo zuen metroan zegoen beste bat; "zure bila noa", esan zion gero; eta, azkenik, ostikoa eman zion bularrean. Gainerako bidaiariek esku hartu ostean lasaitu zen egoera.
[ALERTAâš ï¸ÂÂÂ] Es busquen testimonis d’una nova agressió reportada a la L2 del Metro de Barcelona feta per un grup d’espanyolistes pic.twitter.com/pCXMmpRKhu
— Jordi Borràs (@jordiborras) 2017(e)ko urriak 8
Zehazki, ostikoa eman zion gizonezkoa idenifikatzeko diligentziak abiatu dituzte.