Moto gidari bat bat hil da gaur A-8an Usurbil parean (Gipuzkoa), Donostiatik Bilborako norabidean. Errepidetik irten du Honda 1.300 motoarekin. Ertzaintza ezbeharraren lekukoen bila dabil, gertaera argitze aldera. 112 telefonora deitzeko eskatu die balizko lekukoei.
Aritzeta aldean gertatu da ezbeharra, 11:55ean. Hildakoa donostiarra eta 64 urteko gizonezkoa dela zehaztu dute Eusko Jaurlaritzako Barne Saileko iturriek.
Ondorioz auto ilarak sortu dira, zazpi kilometrokoak. 12:30ak arte errei bat itxita izan dute. Gainera, Donostiarako norabidean ere ilarak daude, bost kilometrokoak, autobidean egiten ari diren konponketa lanak eraginda. Horiek hala, N-634 errepidea erabiltzeko gomendioa egin du Ertzaintzak.
Moto gidari bat hil da A-8an, Donostiatik Bilborako norabidean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu