Pirata informatikoek Ruper Murdochen News Corporationeko bi webguneri eraso egin diete gaur goizaldean. Lulz Security hacker taldeak Murdochen heriotzaren berri faltsua zabaldu du The Sun-en bidez, "Hedabideetako enpresari handienaren hilotza aurkitu dute" zioen albistea argitaratu dute; gaindosi baten ondorioz hildako enpresariaren gorpua aurkitu dutela azaltzen zuen albisteak.
Beste hacker talde batek, Anonymous taldeak, baieztatu du The Times egunkariari eraso egin eta webgunea itxi dutela.
Lulz Security taldekoek sare sozialean iragarri dutenez, News Corporationen barne sisteman sartzea lortu dute eta posta elektronikoko zenbait kontutan sartu dira. Datozen egunetan horiei buruzko informazioa zabalduko dutela hitz eman dute.