Murru bat erori da Irunen euriaren ondorioz, eta 12 ibilgailu hondatu ditu

2008ko azaroaren 24a
11:58
Entzun
140 metro luzeko eta 7 metroko altuerako murru bat erori da bart goizaldean Irunen (Gipuzkoa), euri jasa handien ondorioz, eta 12 ibilgailu harrapatu ditu azpian. Oso hondatuta geratu dira ibilgailu horietako gehienak. Berio kalean gertatu da ezbeharra.

Aurreragoko eurite bolada batzuetan dagoeneko arazoak sortu ziren murru horren inguruan, eta bizilagunen kexen ondorioz, Udalak harresiaren konponketa onartua zeukan hain zuzen ere drainatzea hobetzeko. Lanei hasi aurretik erori da, ordea, murrua.

Donostian ere izan dira zenbait arazo, eta suhiltzaileek hainbat irteera egin behar izan dituzte eroritako zuhaitz eta adarrak trabatik kentzeko, aldamioak indartzeko eta putzu handiak hustutzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.