Neska lagunari muturreko bat eman diolakoan 23 urteko mutil bat atxilotu du Gasteizko Poliziak. Pasa den larunbatean izan zen gertaera Karlos I. Enperadorearen plaza, eta bertan suertatu zen pertsona bat tartean sartu zen gertaera ikusi zuenean.
Polizia bertara iritsi zenean, neskak segituan ukatu zuen mutilak golpea eman zionik. Sudur eta ahoan odol markak zituela adierazi dute, ordea, poliziek eta atxilotu egin zuten mutila.
Mutil bat atxilotu dute Gasteizen ustez neska lagunari muturrekoa emateagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu