Myanmarko Gobernuak arrazoi humanitarioak argudiatu ditu 69 presoak aske uzteko. Uztailean Thein Sein presidenteak iragarri zuen utziko zituztela aske zenbait preso. Gaur askatu dituztenen artean daude "hamarnaka" preso politiko, albiste agentzien arabera, eta ohar batean urte amaiera baino lehen gainontzekoak aske geratuko direla esan du.
Giza eskubideen aldeko elkarteen arabera, ehunka preso politiko daude oraindik espetxean Myanmarren.