1. Nafarroan aldaketa politikoa bultzatzea, eskuina boteretik kanporatzeko. Gizartearen eskakizunak aintzat hartzea, izaera sozialeko edukiei eta ezkertiarren, aurrerazaleen, abertzaleen eta euskaltzaleen edukiei lehentasuna ematea.
2. Euskal Herriko baketzea eta normalkuntza poolitikoa. Indarkeria desaertzea, aukera politiko guztiak legeztatzea. Nafar gizartearen aniztasuna aintzat hartzea eta, horren ondorioz, sentsibilitate eta aukera politiko guztiak errespetatzea.
3. Nafarroako herritarren erabaki eskubidea aitortzea, eta proiektu politiko guztiak defendantu, eta hala bada, gauzatu ahal izatearen bermea, gehiengo demokratikoak halaxe erabakitzen badu. Gure eskubide historikoen arabera dagokigun autogobernuaren garapena lortzea, herritarren erabakia librearen bidez eguneratuak eta berretsiak, beti ere, erkidegoaren ongizateearen zerbitzura.
4. Nafar guztien hizkuntza eskubideen erabailera bermatzea eta, ondorioz, euskararen ofizialtasuna herritar guztientzat eta Nafarroako lurralde osoan lortzea.
5. Demokrazian sakontzea eta herritar guztien eskubide zibil eta politikoak aitortzea. Giza eskubide guztiak errespetatzeko bermea.
6. Zerbitzu publikoen sistema indartzea, herritar guztientzako ondasun publiko duinak eskaintzeko. Justsizia sozialaren lorpenean aurrera jotzea, gazte prekarioek , etorkinek, adindunek, emakume baztertuek, sozialki baztertuak dauden pertsonek eta minusbaliatuek jasatzen dituzten desberdinatasun sozial lazgarrienak zuzentzeko.
7. Gizartea eta ekonomia garatzeko politikak, azpiegiturak eta zerbitzu publikoak bultzatzea, lurraldeen arteko desorekak zuzentzeko, herritar guztientzako aukera berdintasuna bermatzeko, hori guztia garapen iraunkorrean oinarriturik.
8. Demokrazian sakontzea: batetik gizarteak bizitza politikoan parte hartzeko bideak hobetzeko eta, bestetik, sistema demokratikoaren beraren zilegitasuna eta kalitatea indartzeko; era berean, gizarteak era iraunkorrean parte hartzeko formulak entseatzea, eaterako, gizarte partaidetzarako kontseiual, aurrekontu partehartzaileak edo beste, eta, horiekin batera, erabakietan zuzenean parte hartzeko lanabesak, herri kontsuleten edo erreferendumen bidez, eta hautesleek hautetsiak kontrolatzea.
9. Egiazki iraunkorra eta etorkizuneko belaunaldiekiko nahiz munduko herri probretuekiko solidarioa izanen den giza garapenaren aldeko apustua.
10. Nafarroako abertzale, ezkertiar, aurrerazale eta euskaltzaleen gizarte babesa ahalik eta gehien aprobetxatzea, indarrak batu eta sinergiak bilatzearen bidez, eta printzipio programatiko hauek aintzat hartzen ditugun taldeok elkarrekin koalizioan insttuzio gehiagotan tokia izatea, gaur egun ez baitugu ordezkaritzarik proieektu berri, integratzaile, kohesio emaile eta solidarioa bultzatzeko.
11. Nafar eskuindarrek egun gobernatzen duten instituzioetan alternatiba sortzea. UPN-CDNri edo ideologikoki antzekoak diren udal hauteskunde taldeei alternatiba izateko, gehienetan gobernu hitzarmena egin beharko da PSNrekin eta ezkerreko beste indar batzuekin. Bestalde, beharrezkoa da konpromiso tinkoa gobernu aurrerazaleei sostengua emateko, betiere bakoitzaren ordezkaritzarekiko errespetua aintzat hartuz, eta, aldi berean, lehentasuna eman behar zaio aldaketarako dagoen premia gorriari, desadostasun politikoen gainetik.
NaBai-ren helburuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu