"UPNren eta CDNren ohiko alderdikoikeria berretsi du,Nafarroa eurak eta eurek ordezkatzen dutena soilik dela iritzita Nafarroaz jabetzekoa", esan du Maiorga Ramirez NaBaiko parlamentarioak Miguel Sanzen hitzaldia entzun ondoren. UPNko hautagaiaren proposamena "etsigarria" dela azpimarratu du, aurreko gobernuaren bide beretik jarraitzeko asmoa agertu duelako, eta zatiketa eta giro asaldatua eragin nahi dituelako.
Ramirezen iduriko, Nafarroako eta nafarren arazo handiak aipatu ere ez ditu egin Sanzek: "Hasiera beretik, inbestidura diskurtso horren bidez, agortuta dagoen legegintzaldi baten aurrean gaude. Hitzaldi horretan argi utzi du Nafarroa Bai garela Sanzen hitzaldi eta politiken benetako alternatiba".
NaBairen iduriko, etsigarria eta alderdikoia izan da Sanzen hitzaldia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu