Atentatuak Madrilen / Alderdien erreakzioak

Nafarroa Bai: "Zerrendakide guztiok adierazten dugu gure kondenarik irmoena"

2004ko martxoaren 11
13:12
Entzun
Nafarroako Aralar, EA, EAJ eta Batzarreko buruzagiak bertan zirela Nafarroa Bai-ko Uxue Barkos zerrendaburuak honako idatzia irakurri du komunikabideen aurrean. "Zerrendakide guztiok adierazten dugu gure kondenarik irmoena gaur Madrilen dozenaka lagun hil eta izugarrizko kalteak sorrarazi dituen atentatuaren aurrean. Era berean, elkartasunik sakonena adierazi nahi diegu biktima guztiei, bai eta haien familia eta ingurukoei ere. Guk elkartasuna adierazteko, Nafarroa Bai-k bertan behera uzten ditu hauteskunde kanpainako hauteskunde guztiak . Gaur bakarrik Madrilgo herriarekin egon gaitezke. ETAri exijitzen diogu bere ekintza armatuak erabat utzi ditzala".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.