Fernando Puras Nafarroako presidentziarako PSNren hautagaiaren arabera, Nafarroak ez dauka zertan Euskal Herriko gainerako probintziekin harreman berezirik eduki. Ildo horretatik, Nafarroaren eta EAEren arteko harremanak bideratzeko organo komun iraunkorraren ideia berreskuratzearen kontra agertu da. Bide beretik, konponbide prozesuan Nafarroak "egiteko berezirik" duela ukatu du.
ETB2ko El Punto saioan egin dioten elkarrizketan agertu duenez, ondo ikusiko luke Nafarroaren eta EAE Euskal Autonomi Erkidegoaren aldeko harremanak sendotzea, baina Nafarroak inguruan dituen beste lurraldeekin, "Espainiako eta Frantziako beste eskualde batzuekin", harremanak sendotzen dituen heinean. Hori dela eta, Otano sozialista Nafarroako presidente zela Jaurlaritzarekin harremanak sendotzeko abian jarritako organo komun iraunkorraren ideia berreskuratzearen kontra agertu da.
Ildo bertsutik, Nafarroako ez duela konponbide prozeusan "egiteko berezirik" iritzi dio Purasek, eta, ondorioz, alderdien mahai bat eratzearen aurka dagoela azpimarratu du.
Nafarroak ez duela prozesuan "egiteko berezirik" iritzi dio Purasek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu