Nafarroako arartekoak ez ditu atxilotuen senideak hartu

2008ko urtarrilaren 8a
13:49
Entzun
Javier Eneriz Nafarroako arartekoarekin bilera egin nahi zuten gaur Igor Portu eta Mattin Sarasola atxilotuen senideek, Iruñean haren egoitzara joan dira, baina arartekoak ez ditu hartu. Senideek idatzia utzi diote.

Atxilotuei Habeas Corpus ukatu dietela-eta, haien senideek Enerizi idatzian esan diote eska dezala atxilotuak lehenbailehen pasa daitezela epailearen aurretik. Izan ere, kezkatuta dauden haien egoeraz. "Igandeaz geroztik ez dakigu non dagoen eta nola dagoen Mattin; dakigun bakarra da zer egiten ahal duten beraiek nahi duten informazioa ateratzeko", esan du Sarasolaren anaiak.

Madrilgo arartekoari ere eskaera bera egin diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.