Nafarroa Garaian eta Ipar Euskal Herri ia osoan jasotzen dira ETBko kateak egun. ETB1 eta ETB2 dira egun Nafarroan ikus daitezkeenak. Ohikoa da haiek jaso ahal izatea Nafarroako herritar gehienentzat, horrek ez du esan nahi, ordea, hori erregulatzen duen lege edo araurik dagoenik.
Bestalde, 44 dira ETB ikusi gabe aurten gera daitezkeen Nafarroa Garaiko herriak, ekainetik aitzina. Bai, behintzat, Nafarroako Gobernua eta Jaurlaritzaren arteko hitzarmena bizkor sinatu, eta hargailuak doitzen hasten ez badira.
Noiz gertatuko da itzalaldi analogikoa?
Hainbat data daude. 2009ko ekainaren 30ean izango da Nafarroako Erriberako eta Lizarraldeko 44 herritan. 2010aren apirilaren 3a da, ordea, Hego Euskal Herriko gainerako tokietan, eta Ipar Euskal Herrira beranduago helduko da, 2011ko azaroaren 30ean izango baita itzalaldi analogikoa.
Nafarroan ez dago ETBko kateak jasotzeaz legeriarik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu